COMGI

Zerga-egoitza Nafarroan duten medikuentzat abisua

10/01/2024

Urtarrilaren 18ko 8/2013 Nafarroko foru aginduaren harira, Elkargoek 182 eredua aurkeztu behar diote Nafarroako Ogasunari PFEZ (pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga) egiterakoan elkargokide kuotari dagokion dedukzioa aplikatu ahal izateko. Eredu honetan Nafarroan bizi diren elkargokide guztiak agertu behar dira, baita euren elkargokide kuotaren zenbatekoa ere.

Dokumentu hau orain arte elkargokideen izenean bidaltzen zen ziurtagiria ordezkatzen du.

Elkargokideen izenak zerrenda honetara gehitzeko Nafarroan bizi diren elkargokideek autorizazioa eman behar diote Elkargoari, email bat bidaliz Elkargora urtarrilaren 24a baino lehen.

Emailaren "izenburua": NAFARROAKO FORU OGASUNA 182 EREDUA 

Posta elektronikoak ondorengo testua beterik izan beharko du:

Don/Doña (…), con D.N.I. (…), mediante la presente notificación autorizo expresamente al COLEGIO OFICIAL DE MÉDICOS DE GIPUZKOA para que me incluya en la declaración informativa ante la Hacienda Tributaria de Navarra correspondiente a las cuotas de colegiación del ejercicio 2023 y siguientes, hasta que el presente consentimiento sea revocado de forma expresa y fehaciente.

Zerrendara bere burua gehitzeko eskaera egiten duen medikuak baimena ematen du datozen urteetan ere bere izena bertan jartzeko. Edozein aldaketa nahi izanez gero elkargokidearen ardura izango da hori Elkargoari jakinaraztea.

Aurreko urteetan tramite hau egin baduzu ez duzu berriro egin behar.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz