COMGI

Arrasateko, Zumarragako eta Mendaroko ospitaleek aktibatu dute jada jaiotzak telematikoki komunikatzeko zerbitzua

Gaurtik aurrera, Arrasateko, Zumarragako eta Mendaroko Ospitaleetan jaiotako umeen gurasoek osasun-zentroan bertan izapidetu ahal izango dute seme-alaba jaioberrien inskripzioa. Horretarako, 9:00etatik 20:00etara bitarteko sarbide-puntu bat izango du ospitaleak.

Zerbitzu berri hau urriaren 15ean abiarazi zen Arabako Unibertsitate Ospitalean eta geroztik 84 haur erregistratu dira modu honetan. Gurasoek ere balioespen ona eman diote ospitaletik atera gabe seme-alaba erregistratzeko balio duen sistema horri. Hain zuzen, Estatu osoan, Arabako Unibertsitate Ospitaleak erregistratu zuen lehenbizikoz haur bat sistema horren bitartez.

Hilabete batean, Osakidetzako ospitale publikoen sare osoan jarriko da martxan zerbitzu berria: abenduaren 1etik, Donostia Unibertsitate Ospitalean, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean eta Basurtoko Ospitalean ere ezarrita izango dute erregistro-sistema berria, Jon Darpón Osasuneko sailburuak iragarri duenez. 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz