Gipuzkoako Sendagileen Elkargoko Fundazioak 2014 urtetik IIS Biogipuzkoarekin sinatuta duen lankidetzarako hitzarmenari esker, beste urte betez deialdi hau argitaratzen da bi fakultatibok ikerkuntzan intentsiboki jardun dezaten, hau da, asistentzia-jardueraren % 50eko liberazioa izan dezaten.
Ekimen honen bidez, batetik, Osakidetzako fakultatiboek ikerkuntzan duten dedikazioa sustatu nahi da, eta, bestetik, Osakidetzako asistentzia-profesionalen masa kritikoa indartu nahi da, ikerketa-jarduerak aldi berean egiten baitituzte, ezagutza pazienteei helarazteko eta asistentzia-praktikatik ikerketa-hipotesiak sortzeko. Gainera, deialdiaren helburua da IIS Biogipuzkoan sortzen ari diren taldeak sendotzen laguntzea eta beste talde batzuetako ikertzaileei ere talde berritzaileak sortzen laguntzea.
Baldintzak
- Ibilbide zientifikoa duten eta Gipuzkoako ESIei kontratu bidez lotutako asistentzia-langileak izatea.
- IIS Biogipuzkoako Talde Kliniko Elkartuan edo Talde Kontsolidatuan sortzen ari diren ikerketa-taldeetako batekoa izatea, eta garatu beharreko proiektuarekin sortzen ari den talde berri bat sor daitekeela egiaztatzea.
- Ekintza honen ondorioz asistentziaren kalitatea gutxituko ez dela ziurtatzea.
- Askatuko den pertsona atxikita dagoen zerbitzuburuaren onespena izatea, bai eta zentroko gerentearena ere.
OINARRI GUZTIAK HEMEN: https://www.biodonostia.org/convocatoria-2023-de-ayudas-de-intesificacion-liberacion-para-facultativo-as-de-osis-de-gipuzkoa/