A.M.A, profesional sanitarioen mutualitateak bere Erantzukizun Zibil Profesionaleko Aseguruaren estaldurak doan zabaltzeko erabakia iragarri zuen pasa den ekainean eta kobertura hori urrira arte zabalduko duela adierazi berri du. Doako kobertura emango die, hala, mutualistak edo AMAren asegurudunak izan diren eta erantzukizun zibil profesionaleko asegururen baten babespean ez dauden profesional sanitario guztiei, baldin eta ofizialki lanerako deitzen badituzte Covid-19 birusari aurre egiteko edozein establezimendu sanitariotan. Onuradun izango dira, era berean, sendagile egoiliarrak ere, beti ere, Covid-19aren aurka lan egiteko deituak izan badira.
2021eko martxoaren 14ra arte zabalduko die A.M.A.k babes hori, aipatutako egoeratan daudela jakinarazi duten elkargokideei.
A.M.Ak babesa eta esker ona adierazi die, berriz ere, "koronabirusaren krisiaren aurka borrokan ari diren osasun-arloko profesional guztiei, erakutsitako esfortzu, dedikazio eta profesionaltasunagatik".