(Osakidetzaren testua, osorik irakurtzeko hemen)
Irailaren 29ko 29/2020 Errege Lege Dekretuak osasun-prestakuntza espezializatuko 2019/20 hautaketa-probak egin dituzten eta, ekitaldian gutxieneko puntuazioa gainditu arren, plazarik esleitu ez zaien pertsonak kontratatzeko salbuespenezko neurriak arautzen ditu. Lan-harreman bereziko kontratu-modalitatearen bidez kontratatu ahal izango dira, Osasun Zientzietako espezialistak prestatzeko (BAME).
Horregatik, kasuen eta kontaktuen zaintza sarea indartzeko, langile horiek kontratatzea planteatzen da, honako hauei laguntzeko:
- Kasuak eta kontaktuak zaintzeko eta kontrolatzeko programako taldeak
- Kasuen eta kontaktuen jarraipena egiteko oinarrizko prebentzio-unitateak
Medikuntzako gradua edo lizentzia izanik, osasun-prestakuntza espezializatuko 2019/20 hautaketa-probak egin eta gutxieneko puntuazioa lortu duten pertsonen zerrendak izateko, eskabideak aurkezteko epea irekiko da.
Eskabideak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 24an amaituko da.
Izen-ematea: https://inkestagune.osakidetza.eus/index.php/912628