COMGI

Ohiko galderak

Zer da REMPe?
REMPe (Errezeta Mediko Pribatu Elektronikoa) errezeta elektronikoko plataforma bat da, eta bere pazienteei modu seguruan, bizkorrean eta erosoan tratamenduak agindu ahal izango dizkie, Espainiako Elkargoko Erakunde Medikoak homologatuta.

Nork eman dezake alta REMPe-n?
Esparru pribatuan diharduten mediku, podologo eta dentista preskriptoreek alta eman dezakete plataforman. Farmazialari titularrek ere eska dezakete alta REMPen.

Nola eman dezaket alta REMPe-n?
Elkargoak prestatutako formulario honen bidez: (ekainaren 19tik aurrera)

Zer kostu du?
COMGI elkargokideek hilean 5 euro ordainduko dituzte zerbitzuagatik.

Zer behar dut REMPe erabili ahal izateko?
Interneterako konexio bat baino ez duzu behar, eta edozein gailutatik (ordenagailua, tableta edo smartphonea) REMPe-ra sartu eta modu seguruan, bizkorrean eta erosoan agindu ahal izango duzu.
 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz