2023 urteko martxoaren 22an, Gobernu Batzordearen ekimenez, %33ko desgaitasuna duten elkargokideen kuota %50ean merketzea onartu zen. Deskontu hau kuota arrunteak aplikatuko da, ez dagoeneko murriztuta dauden kuotetan (esaterako, MIR kuota edo ohorezko sendagilearen kuota).
Deskontua eskatu nahi duten sendagileek, bonifikazioa eskatzeko formularioa eskatu beharko dute Elkargoko bulegoan (info@comgi.eus helbidera idatziz edo telefonoz deituta: 943 276 300) eta dokumentu hori sinatuta bueltatu beharko dute, baita beren desgaitasuna %33koa edo handiagoa dela akreditatzen duen dokumentua ere.
Eskaerak Gobernu Batzordeak onartu behar ditu, beraz, eskaera egin eta hurrengo hilabetetik aurrerako kuotan egingo da deskontua.