Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ondorengo informazioa helarazi digu osasun langileei begirako COVID-19 errefortzu dosiaren kanpainari buruz:
“Osasun langileak errefortzu dosiarekin txertatzeko kanpainak bi fase ditu, bata bestearen ondoren.
Lehenengoa: Osakidetzako osasun langileak, ospitaleetatik hasita, ospitaleratzeak dituzten kliniketan lan egiten duten eremu pribatuko osasun langileak eta 60 urte edo gehiagoko gainerako osasun langileak.
Fase hori amaitutakoan (aurreikuspenen arabera, hilabete batean), errefortzu dosiarekin txertorik jarri gabe geratzen diren osasun langile guztien txertaketari ekingo zaio, haien adina edozein dela ere”.
Esteka eta dokumentuak