COMGI

Osagaiz Osasun Zientzien Aldizkariaren ale berria kalean da

30/06/2020

OSAGAIZ osasun-zientzien aldizkariak zenbaki berria argitaratu du, bol: 4, zk: 1 (2020). Osagaiz aldizkaria Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen (OEE) eta Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) elkarlanetik sortutako aldizkaria da, osasun zientziei buruzko artikulu zientifikoak argitaratzea eta ikerketa taldeen lanak ezagutzera ematea du helburu. Osasunarekin erlazionaturiko ikerkuntza mota guztiak hartzen ditu barne. Izan ere, aldizkariak osasun arloko euskal komunitate zientifikoak eginiko aurkikuntza zientifikoen transferentzia-tresna izatea du xede.

Ale honen editoriala Felipe Aizpurua zenari eskainia da, egindako ekarpen garrantzitsuenen omenez.

Artikuluen artean ere eduki mamitsuak:

  • Zitoeskeletoaren konplexutasuna espermiogenesian
  • Immunoterapian aurrerapenak melanoma metastasikoaren aurka
  • Online farmazia-arreta onkologiaren arloan: eredu pilotu berriak garatzen
  • Parkinson gaixotasunaren biomarkatzaile klinikoen paperaren azterketa, ikuspegi epidemiologiko batetik
  • Bigarren mailako lesioen birbaskularizazioa ST segmentuaren igoera duen sindrome koronario akutuan
  • Hiperkolesterolemia Familiarra: patofisiologia, diagnostikoa eta tratamendua

Beti bezala, Dosi txikitan atala, KAT Kritikoki Aztertutako Testuak eta Farmazialarien Txokoa ere bertan topatuko ditugu. Ale honetan berrikuntza moduan Itzulpen eta egokitzapen bat ere badago. 

Esteka honetatik deskargatu dezakezu PDF-a. http://www.osagaiz.eus/article/view/313/371

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz