COMGI

Mediku Lanbidearen Foroak galdutako aukeratzat jo du Osasun Sailak egoiliarren hautu telematikoari eutsi izana

11/06/2020

Medikuen Lanbidearen Foroak "galdutako aukeratzat" jo du Osasun Ministerioak egoiliarren hautaketa telematikoarekin jarraitzeko hartutako erabakia. Deitoratu du ministerioak ez dituela kontuan hartu foroak eskainitako aukerak; hain zuzen ere diote, "milaka hautagairen oraina eta etorkizuna markatuko dituen une garrantzitsu eta profesional baten aurrean ziurgabetasun eta mesfidantzarik sortuko ez duen eta berme guztiak izango dituen hautaketa prozesu baten bila" proposatutako aukerak izan direla horiek.

Igorritako oharrean adierazi dutenez, behin eta berriz eskatu dute eurei eragiten dieten erabakietan "lanbide medikoak izan behar duen papera". Hala, medikuntzarekin eta medikuekin zerikusia duten arau eta legeak idazterakoan hasieratik kontuan har ditzatela eskatu dute: "Lanbide Sanitarioen Foroaren zeregina eta garapena aldarrikatzen dugu Foro Medikoan, parte-hartze tresna gisa".

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz